XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina garai horretarako beste zientzialari batzuek (biologoek eta geologoek, hain zuzen), Lurraren adinarentzat eta bere biztanleentzat askoz denboraldi handiagoa aldarrikatzen zuten.

Pentsa daitekeenez, eztabaida plazaratuta zegoen eta horrela jarraitu zuen kalkulu fisikoen oinarrietan zeuden printzipioak ahuldu ziren arte.

Faktore berri batzuk aurkitu zituzten.

Lehenengoa, bero-iturri berriak aurkitzea: erradioaktibitatea, hain zuzen.

Geroago, teoria atomiko eta kosmikoak etorriko ziren.

Hauen arabera, Eguzkiaren eta izarren barneko ikaragarrizko tenperaturetan, elementuen arteko zuzeneko bilakaera dago; baita materia energia zuzenean bihurtzea ere.

Honek guztiak antzinako teoriek onartzen zuten bero-kopurua baino askoz handiagoa zegoela esan nahi zuen.

Thomsonek ere bere arrazonamenduetan Termodinamikaren bigarren printzipioa erabili zuen.

Honen arabera, beroak lan mekanikoa egiteko gorputz bero batetik beste hotzago batera pasatu behar du.

Prozesu honek eta beste prozesu itzuliezin batzuek tenperatura-diferentzia txikiagotzen dute.

Sistema itxian prozesu horiek etengabe gertatzen ari direnez gero, lan bihur daitekeen energi kopurua gero eta txikiagoa da eta bere alderantziak Clausius-ek entropia izenaz bataiatu zuenak, hain zuzen maximo batera jotzen du.

Beraz, sistema isolatuaren energia (haiek unibertsoa horrelakoa zela onartzen zuten) etengabe bero bihurtzen eta uniformeki hedatzen da, lan erabilgarriaren iturri gisa desagertzeko.

Horregatik, energiaren endekatze hori zela eta, unibertsoa, azkenean, gelditu eta bizi-mota oro hil egingo litzateke.